XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Justinianok bere ekonomiari arnasbideak bilatu zizkion, Indiarako eta Txinarako bideak zabalduz.

Itsas Gorritik barrena sorkaldera atera zen.

Nubia, Txipre, Pertsia, ekonomi puntu bereziak ziren.

Kostantinoplak haiekin harreman bereziak zeduzkan, eta Justinianoren txanpon neurria nonahira zabaldua zen.

Huriak aberatsak dira zenbait tokitan, eta merkabide haunitzen puntu nagusi.

Jauntxoen boterea ere handia gertatzen zen lurralde batzutan, nork bere harmada tipia, morroi eta kolono taldeak edukiz.

Zer esanik ez dago, Justinianok borroka eginen zuela jauntxo feudal gisakoen joerak makurtzeko.

Jauntxo horiek estatuaren aginte zentralizatuarentzat berealdiko arrisku ziren, eta enperadoreak ez zuen begi onez ikusten ekonomiaren dezentralizazio hura.

Dagoeneko, feudalismoaren urratsak nahiko garbi ikusten dira.